Toldoak

Toldo guztiak neurrira egiten ditugu, produktua leku eta kasu bakoitzean dauden premietara egokituz. Eguzki-babesari dagokionez eskura daukagun irtenbide sorta zabalari esker, sistemen eta materialen aukera handia eskain diezazukegu, bai eskuzko toldoetan eta baita toldo motorizatuetan ere.

beso ikusiezineko toldoak tolosan

Beso ikusiezineko eta puntu zuzeneko besoko toldoak

Saltokietarako edo terrazetarako eta etxebizitzen leihoetarako toldoak. Motorizazioa gehitzeko eta bezeroak nahi duen errotulua jartzeko aukerarekin.

BESOKO TOLDOAK KUTXAREKIN JAR DAITEZKE
Toldo mikroperforatuak tolosan eta gipuzkoan

Toldo mikroperforatuak

Toldo mikroperforatuak saltokietarako edo etxebizitzetarako, argi gehiago sartzen uzten duen materialez eginak. Errotulatu ere egin daitekeen material mikroperforatua.

Toldo bertikalak tolosa eta gipuzkoan

Toldo bertikalak

Toldo bertikalak leihoetarako eta begiratokietarako. Material askotan daude eskuragarri eta motorizatzeko aukera ere badute.

Kutxa duten toldoak tolosa eta gipuzkoan

Kutxa duten toldoak

Kutxa duten toldoek aukera ematen dute toldoaren elementuak babesteko eguraldi txarra egiten duenean, bereziki olana, hezetasunetik babestuta geratzen baita. Kutxa diskretua da eta ezin hobeto txertatzen da fatxada guztietan.

toldoak tolosan (gipuzkoa)

Toldo finko apaingarriak

Toldo apaingarriak saltokietarako eta ostalaritzarako, euria sartzetik babesten dutenak. Testuarekin edo logotipoekin errotulatuak bezeroaren premien arabera.

toldos portátiles para hostelería en tolosa y gipuzkoa

Toldo eramangarriak

Alboetarako toldo eramangarriak, taberna, jatetxe eta kafetegietako terrazetan haizetik babesten dutenak.
Toldoa bezeroaren premien arabera errotulatzen dugu, testua edo logotipoa jarriz.

toldos con ventana para hostelería en tolosa y gipuzkoa

Haizetik babesteko toldo leihodunak

Haizetik babesteko toldo bertikalak, leiho gardena dutenak. Terrazak, ataripeak edo pergolak ixteko egokiak. Leihoak argitasuna ematen dio barnealdeari.

toldo bereziak gipuzkoan

Lan bereziak

Neurrira egindako toldoak prestatzen ditugu eraikin bereizietarako, pabiloietarako eta abar. Gipuzkoa osoan lan egiten dugu, kontsulta iezaguzu!

Kamioietarako toldoak tolosan eta gipuzkoan

Kamioietarako toldoak

Kamioi, atoi edo pickupetarako toldoak, neurrira eginak. Behar duzun irudiarekin serigrafiatuak.

komunitateetarako toldoak gipuzkoan

Komunitateetarako toldoak

Galdetu Gipuzkoako auzokoen komunitateetarako prezio bereziei buruz: Terraza edo leihoetarako toldoak, balkoietarako toldoak, eta abar.

GARIKANO TOLDOAK enpresak egindako lanak

MOTA GUZTIETAKO TOLDOAK INSTALATZEN DITUGU GIPUZKOAN, KONTSULA IEZAGUZU!